Albisteak

 

Ekainaren 28a LGTBI Harrotasunaren eguna dela eta, Erandioko Udaleko Berdintasun Zerbitzuaren bidez lesbiana, gay, transexual, bisexual eta intersexualen kolektiboaren eskubideak ikusgai jarri nahi ditugu, eta kolektiboak jasan dituen eta egun jasaten dituen bazterkeriak salatu. Horretarako, honako jarduera hauek antolatu ditugu:

Udal-liburutegietan, familia mota desberdinei eta sexu-identitateari buruzko tailerrak egingo ditugu. Tailerren egitaraua Bizkaia Harro webgunean dago eskuragarri, hainbat Udaletan egiten dituzten beste LGTBI ekitaldiekin batera, baita "El Correo" egunkarian ere; azken horrek jasotzen du Erandiok mota honetako ekintzetan duen inplikazioa.

Horrez gain, irakurgaien zerrenda bat eta liburutegiko liburuak eta beste materialak jarriko ditugu stand batean, erandioztarrei LGTBIren inguruko kultura-materialak gerturatzeko asmoz.

Azkenik, LGTBI gaiak lantzera animatu ditugu herriko ikastetxeak, eta, horretarako, ikasleekin lantzeko jardueren proposamenak helarazi dizkiegu.