Albisteak

 

15 ordu (gaztelaniaz).

Prestatzailea: Silvia Allende Eslava.

Lekua: Josu Murueta Kultur Etxea (Gela urdina).

Noiz: urtarrilak 25, otsailak 8, martxoak 22, apirilak 5, maiatzak 17 eta ekainak 7 (ostiralak).

Ordua: 17:00-19:30.

Ikastaro honetan amatasunei buruz hitz egingo dugu geure banakako esperientziatik abiatuta (ama, alaba edo amama gisa), baina baita gai ideologiko, kultural eta politikoa den aldetik ere. Amei buruz arituko gara, barrutik eta kanpotik. Lan egingo dugu elkarri entzunez, geldituz, denbora eta espazioa utziz gure gorputz eta nahiei, baita gure akatsei eta gure jakin-minari ere. Eramangarriagoak, errealistagoak eta kritikoagoak diren amatasunak imajinatuko ditugu. Bakoitzak gura nahi duen ama (alaba, amama edo ez ama) izan dadin saiatuko gara.