Albisteak

 

Erandioko Udalak “Osasun jaia - Haurren eguna”ko hogeita bostgarren edizioa antolatu du, gehienbat udalerriko ume eta gazteei zuzenduta. Aurreko urteetan bezalaxe, aurtengo ekitaldian ere garrantzi berezia emango diegu umeen eskubideei.

Jai horren edizio berria aurtengo irailaren 29ean ospatuko dugu Erandio Altzagan (Irailaren 23a plaza), 10:30etik 14:30era. Ekitaldi horretan, bizimodu osasuntsua eta ingurugiroaren babesa sustatzeko eta alkoholdun edarien zein tabakoaren kontsumoa prebenitzeko xedea duten jarduera jolasgarri eta animaziokoak burutuko ditugu. Jolasak, tailerrak, puzgarriak, musika eta beste hainbat gauza gozatuko ditugu.

Joan-etorriak errazteko, autobusa berezi bat doan ibiliko da. Ibilbidea:

  • Astrabudua (osasun zentroaren aurrean)
  • Erandiogoikoa- Altzaga (metro)

Ordutegia:

  • Joateko: 09:30 / 10:15 / 11:00 / 11:45 / 12:30
  • Itzultzeko: 13:15 / 14:00 / 14:45 / 15:30

Euria egiten badu jaia Jado Ikastetxean ospatuko dugu.

Udalatik bereziki eskertzen digu boluntarioen kolaborazioa. Aipatuko ditut: Astrabuduko Emakumeen Elkartea, Ausartzen, Bultzatzen, Erandioko Emakumeen Elkartea, Erandioko Herri Babesa, Erandioko Kabalgata, Erandioko Polikiroldegi lkartea, Erandioko Txirrindulariak, Escuela Atlética C.A. Erandio, Etorkizunak sortzen, Gizarte Unamaz Alkartuak, Goi-Alde, Gurari, Hogar Extremeño, Lutxana Arraun Elkartea, Tratu Txarrak Jasotako Haurren Laguntzarako Euskal Elkartea (A.V.A.I.M.), Uribe Aldeko Gazteen Gurutze Gorria, Trabudu dantzari taldea eta Uztargi, besteak beste, eta erandioztar guztioi parte hartzera gonbidatzen ditugu.