Albisteak

 

Joan den asteburuan, ekainaren 1etik 3ra arte, Espainiako Boccia Txapelketa jokatu zen Sevillan, banaka eta bikoteka.

Bizkaia ordezkatzen duen taldea, Fekoor, kide birekin aurkeztu zen: Carlos Loizaga eta Iñaki Mentxaka gure herrikidea.

Emaitzak hauek izan ziren: txapeldunordeak izan ziren bikotekako kategorian, eta, beste alde batetik, Iñaki Mentxaka Espainiako txapeldunordea izan zen banakako kategorian.