Albisteak

 

Datorren, otsailaren 26an 9:00etatik 14:00etara, Erandioko 1. formakuntza eta orientazio akademikoko azoka ospatuko da gure ikastetxean. Ekitaldia Erandioko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak Udal Gaztedi Planaren barnean antolatzen dute. Irizpide ez sexista eta genero berdintasunean oinarrituz, azoka honen heburua etorkizuneko ikasketen aukeraketan ezagupena handitzea da.

Azoka zabalik egongo da publiko guztiarentzat, baina bereziki parte hartzaileak DBHko azken zikloko eta Batxilergoko ikasleak izango dira. Ikasleriak, aukera izango du dituen interes profesionalen baitan existitzen den hezkuntza eskaintzaren berri izateko, irakasleekin hitz egiteko, tailer praktikoetan parte hartzeko, orientazio hitzaldiak jasotzeko, eta azkenik, orientazio zerbitzuekin harremanetan jartzeko.

Hainbat Lanbide Heziketako ikastetxe zein Unibertsitateak egongo dira, hezkuntza eskaintza zabal eta anitz bat azalduz:

  • Idarte, Arte eta Goi-mailako Diseinu Eskola
  • EHU/UPV
  • Deustuko Unibertsitatea
  • Dantzerti, Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantza Goi Mailako Eskola
  • CPED Kirolene KIIP
  • CIFP Nicolas Larburu LHII
  • CIFP Elorrieta LHII
  • CIFP Tartanga LHII
  • Harrobia Ikastola
  • Derioko Nekazaritza Eskola

Atsegin handiz hartuko dugu zuen bisita.

Kartela (PDF 617KB)