Albisteak

 

Berdintasun Zerbitzuak martxan jarriko du emakume migratuen prestakuntzarako elkargunea. Talde horren helburua partekatzea da: batetik, zailtasunak, dudak eta nostalgiak; bestetik, pozak eta kemena, eta baita ere xedeak, ametsak eta esperantza berriak berreraikitzeko bideak. Halako erronkei aurre egiten diete, emakume gisa aurkezten zaizkien zailtasun eta oztopo guztien gainetik, izan atzerriko emakumeak, nahiz atzerriko emakume langileak.

Ikastaroaren aurkezpena topaketa informal moduan egingo da, askaria eta guzti, apirilaren 28an, ostirala, 18:00etatik 20:00etara, Behargintzan (Desanexio kalea 4) eta haurtzaindegi zerbitzua egongo da, aurrez eskatzen bada (3 a 10 urte bitarteko haurrentzat). Prestakuntzaren gainerako saioak egun hauetan izango dira:

Emakume migratuen prestakuntzarako elkargunea

  • Prestatzailea: Cony Carranza
  • Tokia: Erandioko Behargintza (1. solairua)
  • Egunak: maiatzak 12, maiatzak 26, ekainak 9, ekainak 23 eta uztailak 8.
  • Ordua: 18:00 – 20:00

Inskripzioa egiteko edo argibide gehiago eskatzeko: berdintasuna@erandio.eus edo 94 417 56 16.

Kartela (PDF 381KB)