Albisteak

 

Aurten ere Erandioko Udalak, Ecovidriorekin (beirazko ontzi-hondakinen gestioaz arduratzen den entitatearekin) batera beirazko ontzi-hondakinak birziklatzeko sentsibilizazio jarduerak antolatu ditu. Herritarren gaikako bilketaren parte-hartze datuak hobetzea, jasotako beira hondakin kopuruak handitzea eta jasotzen den beira hondakinen kalitatea hobetzea dira lortu nahi diren helburuak.

Pedalei eragiten birziklatzearen alde

Abenduaren 3an eta 5ean, 10:00etatik 13:30era, bi triziklo berezi ibiliko dira Erandioko plaza eta kaleetan. Informazio panel eta jolas parte-hartzailez hornituak daude eta bi ingurumen-hezitzaile arduratuko dira herritarrekin harremana dinamizatzeaz eta Erandioko leku batetik bestera birziklatzearen aldeko mezuak zabaltzeaz.

Zehazki, abenduaren 3an, larunbatarekin, goizez Astrabuduan egongo dira, Josu Murueta plaza, Etxegorri eta Lurbarri inguruak zeharkatzen, baita futbol zelaiaren inguruetan ere. Abenduaren 5ean, astelehenarekin, Altzagan izango dira Obieta kalean eta Metroko geltoki eta azokaren inguruetan.

Informazio paneletan birziklatze prozesuan herritarren partaidetzak duen garrantzia azpimarratzen da eta gogoratzen da iglu berdeetan bakarrik beirazko ontziak utzi behar direla, hau da, botilak, poteak eta flaskoak. Halaber, beira ontziak %100 birziklagarriak direla. Jolasak errazak dira eta adin guztietako herritarrei zuzenduak daude.

“Pedalei eragiten birziklaketaren alde” jardueran parte hartzen dutenek opari bana izango dute.

Animatu eta parte hartu!