Albisteak

 

Erandioko herri bideen inbentarioa osatzeko bigarren fasearen baitan, Erandioko Udalak informazio publikoko izapideari ekin dio eta SENDO S.L. enpresak egindako agiria jendaurrean erakutsiko du urriaren 13tik abenduaren 15era.

Aztertutako bideen fitxak eta planoak jasotzen dituen agiria egongo da jendaurrean. Kartografia historikoa aztertzeaz gain, ingurune esanguratsuak bertatik bertara ezagutzeko landa-lanaren emaitzak aintzat hartuta eta zuzenean jasotako lekukotzak baloratuta osatu dute agiria.

Edozein interesdunek aztertu dezake agiria udal bulegoetan, eta egoki iritzitako alegazioak, iradokizunak eta erreklamazioak aurkeztu.

Era berean, agiria idatzi duten taldekideek gaiari buruzko hitzaldia emango dute udal arduradunekin batera, azaroko bigarren hamabostaldian, Erandiogoikoko gizarte-etxean.

Informazio publikoko epea amaitu ondoren, jasotako alegazioak aztertu, behin betiko agiria idatzi eta dagokion udal batzordean tratatuko dute Udalbatza Osoaren onarpenera jarri aurretik.