Albisteak

 

Erandioko Udalak erandioztarren iritzia aintzat hartu nahi du 2017ko udal-aurrekontua lantzeko unean, eta, asmo hori dela eta, partaidetza-prozesu bati ekin dio hurrengo ekitaldiko kontuetarako zuen proposamenak egitea ahalbidetzeko.

Erandioko Udalak abian jartzen du herritarren zuzeneko partaidetzarako bide hau, bizilagunek udal-arduradunei ekarpenak eta iradokizunak helarazteko erabili ahal dituzten hainbat komunikazio-modu emanez: galdera-sorta bat, karpak eta web-orriaren bidezko formulario bat.

Horretarako, inkesta-online bat prestatuko dugu gure web-orrian, baita etxean bete dezazuen deskargatzeko pdf bat ere. Modu presentzial batean, gutunontzi bat eta karpak jarriko dira herriko auzuneetan: Altzaga, Astrabudua, Erandiogoikoa eta Lutxana. Triptikoak Irailaren 26tik aurrera hartuko dira Udal lokaletan (Udaletxea, Liburutegiak, Kiroldegiak…). Mugikorretik bete ahal izango dira ere, QR kode bat eskaneatuz.

Prozesuaren berriak izango dituzue egunero Udal-sare sozialetan (Facebook, Instagram, Twitter eta YouTube).

Egutegia:

Web orrian: 09/27 – 10/04

Buzoia:
  • Altzaga (udaletxean): 09/27 – 09/28
  • Astrabudua (Josu Murueta): 09/29 - 09/30
  • Erandiogoikoa (Euskadi Plaza): 10/01 – 10/02
  • Lutxana (eskoletan): 10/03 - 10/04
Karpak:
  • Altzaga: 09/30 (metroan) 17.00 – 21:00
  • Astrabudua: 10/01 (Josu Murueta) 11.00 – 14:30
  • Lutxana: 10/01 (eskoletan) 17:00 – 21:00
  • Erandiogoikoa: 10/02 (Euskadi Plaza) 11:00 / 14:30

Informazio liburuxka (PDF 326KB)

Jose Antonio Riveiro Gondar
Partaidetza, Berrikuntza eta Komunikazioa